Pilota

Ezkurdiak eta Jakak gaur aukeratuko dute materiala

Guaixe 2020ko abe. 17a, 09:30
2019ko Lau eta Erdian ere elkarren kontra aritu ziren Ezkurdia eta Jaka. Orduan Ezkurdia gailendu zen, ea zer gertatzen den aurten.

Lau eta Erdiko finalerdirako pilotak hautatuko dituzte gaur Joseba Ezkurdiak eta Erik Jakak, 11:30ean, Eibarko Astelenan

Ezkurdiak eta Jakak igandean jokatuko dute Lau eta Erdiko finalerdietako bat, non eta pilotaren katedralean, Eibarko Astelenan. Hil ala biziko partidarako material aukeraketa gaur, osteguna, 11:30ean egingo dute, Astelenan. Ikusmina handia da eta final kutsua duen finalerdi baten aurrean gaudela ez dago zalantzarik.