Hezkuntza Departamentuak jakinarazi duenez, 287 ikasle konfinatu dituzte asteburu honetan. Horiekin, 334 dira gaur egun etxean isolatuta dauden ikasleak, hau da, bi zikloetako ikasle nafar guztien % 0,54. 19 gela konfinatuta daude 14 ikastetxetan. Prebentziozko konfinamendua izan dezaketen bizikidetza-talde egonkor guztien % 0,54 dira. Etxean dauden ikasleen artean Irurtzungo Atakondoa eskola publikoko hiru ikasgela daude: Lehen Hezkuntzako laugarren mailako 13, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 13 eta baila bereko beste gela bateko beste 12 ikasle.
Bestalde, Hezkuntza Departamentuak gaineratu duenez, aurrez aurreko hezkuntzarekin segitzeko Haur eta Lehen Hezkuntzako 429 ikasle beraien ikastetxeetara bueltatu zirela atzo.