Udalek musika eskolen bigarren urte erdiari dagokion dirulaguntza jaso dute

Guaixe 2020ko abe. 17a, 10:00
Etxarri Aranazko musika eskola, erdiko eraikina.

Sakanako bost musika eskolek 122.263,69 euro jasoko dituzte gobernutik aurten. Aurrekontua udalen eta ikasleen matrikulako ekarpenekin osatzen da.

Hezkuntza Departamentuak musika eskola duten udalei urteko bigarren sei hilabetekoaren dirulaguntza ordaindu die. Horren bidez udalek musika eskolen aurtengo funtzionamendu gastu orokorrei zati batean aurre egiteko aukera dute. Izan ere, udal musika eskolen finantzaketa hiru iturritik hornitzen da: udalak, ikasleen kuotak eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza.

Udala Kopurua
Irurtzun   14.090,66
Lakuntza 14.129,66
Etxarri Aranatz 14.038,90
Altsasu 16.553,51
Olatzagutia 2.319,11
Guztira 61.131,84