Tokikom Sari banaketa zuzenean ikusteko aukera

Guaixe 2020ko abe. 17a, 11:02

Gaur, 19:00etatik aurrera, www.guaixe.eus web gunean. Euskarazko tokiko komunikabideen lana aldarrikatzeko eta gizarteratzeko sariketa da. Hiru mailetatik bitan Guaixe finalista da. Eta lan finalisten artean irakurleek aukeratutako Komunitatearen Saria banatuko da 

Tokikom euskarazko toki komunikabideen elkartea da eta sariketaren bidez hedabide horien lan maila ona aitortu nahi du. Garaiotara egokituta bada ere, Tokikom Sariak banatu dira gaur. Segurtasun neurriek hala behartuta, sariak banatzeko ekitaldi presentzialaren ordez, toki telebistetan eta Tokikom sareko webguneetan batera emanen den telebista saio baten bidez jakinaraziko dituzte saridunen izenak. Saioa www.guaixe.eus web gunearen bidez ikusteko aukera izanen da gaur, 19:00etatik aurrera. 

Umore klabean gidatutako saioa izanen da Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik aurkeztuko dutena. Eta telebista saio horretan, umore kutsuz, errepaso zabala eman diote euskarazko toki komunikabideek urtean egindako lanari, arreta berezia jarriz saria eskuratu duten edukietan. 
Ikusleak haien bidez jakinen du epaimahaiak zein hiru mailetako finalistak diren zein lani eman dien epaimahaiak sariak. Urteko azalik onena, edukirik onena eta ikus-entzunezkorik onena dira epaileek banatutako sariak, irakurleek, berriz, Komunitatearen Saria. Guaixe azalik onenaren eta ikus-entzunezko onenaren mailetan finalista da.