Sakana mugikorrean

Guaixe 2020ko abe. 29a, 10:09
Sakana aplikazioa telefono mugikorrean zabalik.

Sakanako Mankomunitateak eta Sakana Garapen Agentziak eskualdeari buruzko informazio praktiko guztia duen telefono aplikazioa martxan jarri dute.

Jakinik sakelako telefonoak eguneroko bizitzan ezinbesteko elementu bihurtu direla, Sakanako informazio erabilgarria zabaltzeko bitarteko gisa erabiltzea erabaki dute Sakanako Mankomunitateak eta Sakanako Garapen Agentziak. Eta “Sakana zure eskuan” leloa hartuta, telefono mugikorrendako “Sakana app” doako aplikazioa aurkeztu dute. 

Hura mugikorrera jaisten duten sakandarrek eta bisitariek ibarrari buruzko albisteak, agenda, merkataritza edo intereseko web orrietara loturak opatuko ditu. Albisteak atalean ibarreko  informazio eguneratua ikusteko aukera dago. Agenda atalean, berriz, planak egiten lagunduko duten hitzorduen berri jaso daiteke kultur, kirol edo gizarte ekitaldien berri ematen baitu. Merkataritza gidaren bidez Sakanako sektorearen ikusgarritasuna handitu eta haren erakargarritasun guztiak erakusteko diseinatu dute. 

Sakana aplikazioa bateragarria da Android eta iOS (Apple) sistema eragileekin eta doan deskargatu daiteke Google Play eta Apple Store bidez. Bere helburua da Sakanak eskaintzen duen guztia erabiltzaileen eskura uztea da. Gainera, edukia euskaraz eta gaztelaniaz konfiguratzeko eta kokapenaren arabera bistaratutako informazioa segmentatzeko aukera ematen du.