Koronabirusa Sakanan

28 ikasle konfinatuta

Guaixe 2020ko abe. 22a, 11:50
Ikasleak kiroldegian egindkao jarduera batean. Artxiboa.

Bi gelatako ikasleak dira.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 221 ikasle konfinatu dituzte asteburuan. Horiekin, gaur egun Haur eta Lehen Hezkuntzako 1.102 ikasle isolatuta daude etxean. Bi zikloetako ikasle guztien %1,78 dira. Gelaka, 33 ikastetxetako 56 talde daude, hau da, bizikidetza-talde egonkor guztien %1,6. Asteburuan konfinatutakoen artean daude Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko Haur Hezkuntzako 3 urteko 18 ikasle. Bestalde, ostiralean Altsasuko Sagrado Corazon ikastetxeko Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako 10 ikasle konfinatu zituzten.