Gabonetarako ipuinak

Guaixe 2020ko abe. 24a, 09:29

Abenduaren 28an, 29an eta 30ean Lur Usabiaga, Xabier Artieda eta Birjiñe Albira ipuin kontalariak izanen dira Altsasun, hurrenez hurren; eta urtarrilaren 7an Pontxa eta Flobin jolas eta ipuin ipun kontaketa izanen da Bakaikun

Haurrendako ipuin kontalariak saioak antolatu dituzte Iortia kultur gunean Gabonetako oporretarako. Abenduaren 28an, astelehena, Lur Usabiagak Etxean goxo ipuina kontatuko du; 29an Xabier Artiedak Ipuinen menua deitutako ipuinarekin izanen da eta 30ean Birjiñe Albirak Gau txuria kontatuko du. Ipuin kontalari saioak 12:00etan izanen dira, Iortia kultur gunean. Sarrerak doan dira, baina edukiera mugatua dagoenez aurretik gonbidapena hartu behar da, kultur gunearen leihatilan. 

Bestetik, urtarrilaren 7an, osteguna, Pontxa eta Flobin jolas eta ipuin kontalariaren emanaldia izanen da Bakaikuko udaletxean. Edukiera mugatua denez bi saio antolatu dituzte: 17:30ean eta 19:00etan.