Bandaren festa

Guaixe 2020ko abe. 24a, 10:33
Haize Berriak bandak udan eskaini zuen kontzertua. ARTXIBOA

Haize Berriak bandak Remember festa ikuskizuna eskainiko du larunbatean, abenduaren 26an, Iortia kultur gunean. Igandean, abenduaren 27an, 12:30ean, Bakaikun kontzertua eginen du. 

David Sanchezen zuzendaritzapean 1970. hamarkadatik gaur egun arteko musikaren errepasoa eginen du Haize Berriak bandak Remember festa kontzertuan: Michael Jackson, Elvis Presley, Queen, Nino Bravo, Mecano... Emanaldia larunbatean, abenduaren 26an, 19:30ean, izanen da, eta dagoeneko sarrerak agortu dira. Banda gabonetakoak ez diren Gabonetako kontzertuak ematen ditu urtero, eta aurten Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikasleekin batera El Cascanueces operaren bertsioa egin behar zuten. Baina pandemia egoera dela eta ezin izan dute gauzatu, eta Haize Berriak-ek musikaren historiaren hain ezagunak eta oroituak izan diren abestiekin festa bat egitea pentsatu zuten. 

Igandean, abenduaren 27an, 12:30ean, Haize Berriak bandak ere kontzertua eskainiko du Bakaikuko elizan. Sarrera doan izanen da, baina edukiera mugatua denez aurretik gonbidapenak hartu behar dira udaletxean eta Kontxi dendan. 

FBMNko bandan
Arkaitz Martinez eta Ekhine Lumbreras Haize Berriak bandako kideek eta David Sanchez zuzendariak Nafarroako Banden Federazioak antolatutako kontzertuan parte hartu zuten.