Pertsonaren nortasuna eta identitatea eraikitzea, ondoren norberak erabaki dezan noiz, nola, zenbat eta zergatik kontsumitzen duen. Helburu horrekin abiarazi zuten planak gizarte osoaren inplikazioa behar zuela zioten sustatzaileek. Hiru lan ildo zehaztu zituzten: familia (gurasoendako ikastaroak prestatu zituzten), ikastetxea (DBHko irakasleekin lan egin zuten) eta aisialdia (gazteria mugitzea sustatu nahi zuten).