Ur mozketak ugariak ziren garaiari adio esan zioten herri askok Urdalur uharkaren mustutzearekin. Altsasu eta Lakuntza arteko herriak, Etxarri Aranatz salbu, handik hasi ziren hornitzen. Sarea Irurtzuneraino luzatzeko asmoa zegoen. Baita Olatzagutia eta Ziordira ura eramanen zuen adar bat egiteko ere. Uharka egiteak 3.000 milioi pezeta (18.030.363 euro) balio izan zuen. Nafarroako Gobernu presidente Javier Otano, Herri-lan Ministerioko zuzendari orokor Manuel Baldanas eta Sakanako Mankomunitateko presidente Migel Angel Zubiria izan ziren, besteak beste, mustutze ekitaldian.