Bi ludotekariak irailean hasi ziren elkarlanean, bi herrietan jaialdi bat antolatu asmoz. Haren bidez haurren ahalmenak garatu nahi zituzten: dantza, kanta, sormena (asmakizuna, koreografiak…) eta beste. Aldi berean, neska-mutiko altsasuar eta olaztiarrak elkar ezagutzeko aukera ere bazen. Jaialdia arrakastatsua izan zen: 22 taldek parte hartu zuten bi herrietan egindako emanaldietan. Gainera, taldeek zaleak erakarri zituzten, gurasoak.