"Etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidean aurrera egiteko"

Guaixe 2021ko urt. 11a, 13:08

Sarekideen iritziz, eskaera horiek “elkarbizitzarako bidean ematen ari garen urratsekin batera garatu beharrekoak dira”. Sarek “etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidean aurrera egiteko “bizipen eta pentsamendu desberdinetako” milaka pertsona elkartu zituen larunbatean.

Sarek deituta, Bidea Gara lelopean, Euskal Herriko 240 herritan, Sakanako 15etan, euskal presoen aldeko kontzentrazioak egin ziren larunbat arratsaldean. Sareko kideek adierazi zutenez, “nor bere eran. Bakoitza bere ideiak soinean eta, norbere sentipen eta bizipenak altzoan, baina bide berberaren baitan. Etxerako,
lkarbizitzarako eta bakerako bidea”.

Herrietako plazetatik sei eskari zabaldu zituen Sarek, “aurrera begira ere bide honen baitan jorratu nahi ditugunak. Lehena, euskal presoen Euskal Herriratzea, urruntze-politikarekin behingoz bukatu eta senideei ezarritako zigor erantsia eten dadin”. Horrekin batera, Sareko kideek eskatu dute, “euskal preso guztiei gradu-progresioa ahalbidetzea, preso guztiek jarraitu beharreko birgizarteratze eta etxeratze prozesua egin dezaten
”. Gainera, larriki gaixo diren presoak etxera ekartzea eskatu dute, “dagokien artatzea senideen babes eta konfiantzako medikuaren jarraibideekin jaso ahal izateko”. 

Eskaeren artean ere adinez nagusiak diren presoen etxeratzea zegoen, “euren osasuna eta bizitzeko eskubidea lehenetsiz”. Bosgarren eskaera, berriz, “aita, ama edo biak espetxean dituzten motxiladun haurrek gurasoekin bizitzeko duten eskubidea errespetatzea, hala nola, preso diren pertsonek
uraso izateko duten eskubidea bermatzeko neurriak hartzea”. Azkenik, Sarekideek eskatu zuten “kontuan hartzea Frantzian betetako zigor urteak Espainian ezarritako zigorrean, zigorren batuketa eginaz”.

Elkarbizitza 
Sareko kideek azaldu zutenez, azken urteetan “aurrerapauso ugari eman dira, enpatia eta
iza eskubideak oinarri. Bizipen anitzeko norbanakoen ahaleginari, alor sindikal, instituzional, sozial eta politikotik etorritako adostasun eta akordioek egin diote ekarpena”. Gaineratu zutenez, “elkarbizitzarako nahia agerian utzi dugu, herri gisa aurrera egiteko gogoarekin batera. Horretarako, salbuespeneko espetxe-politika behin betiko amaitzea beharrezkoa dugu, ordea. Ezinezkoa baita aurrera egitea oraindik hainbeste sufrimendu sortzen duen egoera hau aldatu gabe”.

Larunbatean adierazi zutenez, “garrantzitsuak” dira “konponbiderako Frantzian eta Espainian azken urte eta hilabeteetan egon diren aldaketak”. Frantziako kasuan, “Xistor Aranbururen baldintzapeko askatasunak itxaropen-bide berriak zabaldu ditu, fiskaltzaren blokeo-jarrera hautsiz. Espainian, berriz, presoen lekualdatzeak eta gerturatzeak jarrera-aldaketa gertatzen ari dela erakusten du”. Sareko kideen iritziz, mugimendu horiek “nahikoa” ez direla, baina “bidea badela erakusten digu” eta bide hori “finko” bilakatzeko bermea elkartutako jende guztia dela gaineratu zuten.