Elurragatik klaserik gabe zazpi ikasle besterik ez

Guaixe 2021ko urt. 12a, 11:07
Atakondoa ikastetxea.

Elur denboralearen ondoren klasera bueltatu ziren atzo ikasleak. Atakondoako 7 ikasle ezin izan ziren eskolara joan.

Nafarroako hezkuntza komunitatea jarduerara itzuli zen atzo. Eta Hezkuntza Departamentuak jakinarazi zuenez, ikastetxeen % 100ek ireki zituen ateak eta jardunaldia normaltasun osoz egin zen. Denboralearen ondorioz 91 irakasle ez ziren lantokietara joan. Eskola-garraioko linea guztiek normaltasunez funtzionatu zuten, Irurtzungo Atakondoa ikastetxean izan ezik; bertan, ez zen autobusik egon izotzagatik eta zazpi ikasle faltatu ziren eskolara. Zentro horrek, gainera, arazo teknikoak izan ditu berogailuaren galdararekin. Atakondoa eskola publikoak Imotz, Ollo, Goñi, Itza, Arakil eta Irurtzungo 470 bat ikasle hartzen ditu.

Joan den igandean ikastetxeei emandako gomendioarekin bat etorriz, tenperatura baxuko egunetan berogailua luzaroago mantentzeko eta, horrela, ikastetxeetan erosotasun termiko handiagoa lortzeko, Hezkuntza Departamentuak atzo jakinarazi zien ikastetxeetako zuzendaritzei, Osasun Publikoaren bermearekin, ez dela beharrezkoa ikasgelak aireztatzea eguneko lehen klasea hasi baino lehen. Baldin eta eguneko eskola-aldia bukatutakoan aireztapena bermatzen bada. Saioen artean eta atsedenaldian aireztatzeko gainerako jarraibideak mantentzen dira.

Azkenik, bizikidetza-talde egonkor baten prebentziozko konfinamendurik ez zen izan atzo.