Kiroldegia

Nafarroako Kirol Institutuak ez du kirol lehiaketaren bueltako datarik zehaztu

Guaixe 2021ko urt. 13a, 10:48
Etxarri Aranatz futbol taldearen partida bat. Argazkia: Artxiboa.

Egun indarrean dauden neurriak “mugagabe” luzatu ditu eta kirol txapelketak ez dira epe motzean hasiko

Nafarroako kirol taldeek lehiaketen eta txapelketen buelta eskatzen ari dira, baina Nafarroako Kirol Institutuak egun dauden neurriak “mugagabe” luzatu ditu eta epe motzean ez dira kirol txapelketak eta lehiaketak hasiko. Hortaz, entrenatu bai, baina oinarrizko kiroletako txapelketak ez dira hasiko. Unean uneko pandemiaren egoera eta zenbakiak aztertu beharko dira txapelketen buelta zehazteko.