Eskia

Aste Txuriaren hasiera atzeratu du Nafarroako Gobernuak

Guaixe 2021ko urt. 14a, 10:00
Ipar eskiko kanpaina. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 11n zen hastekoa ikastetxeen  iraupen eski kanpaina, baina otsailera arte atzeratu dute, kutsatzeek gora egin dutelako

Aste honetan zen astekoa Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Aste Txuria, Nafarroako ikastetxeei Erronkarin eta Otsagin iraupen eskian aritzea eskaintzen dien programa. Aste Txuriaren 37. kanpaina izango da aurtengoa, baina pandemia dela eta kutsatzeek gora egin dutenez, eski kanpaina hilabete bat atzeratzea erabaki du Nafarroako Gobernuak. 

Ilbeltzean 3 txandatan 530 ikaslek hartu behar zuten parte Aste Txurian. “Erabakiak kaltetzen dituen ikastetxeei inauterietako astean edo San Jose zubian etortzea proposatu diegu, baina jakitun gara konplikatua dela datak egokitzea” azaldu du Aste Txuriko koordinatzaile Amaia Mozok.