Nafarroak indartu egin ditu COVID-19ren aurkako prebentzio-neurriak, Eguberrietako denboraldiaren ondoren kutsatze kopuruak gora egin duelako. Neurri berriak ostiraletik aurrera sartuko dira indarrean, eta hilaren 28ra arte egonen dira indarrean. Datorren astean berrikusi ahal izanen dira, Gabonetako harreman sozialak eta familiarrak areagotzearen eta eguneroko bizitmoduaren ohiko erritmora itzultzearen ondorioen ikuspegi zabalagoa dagoenean.
Osasuneko kontseilariaren Foru Aginduaren arabera:
- Ostalaritza: edukierei eutsiko zaie -%100 kanpoan eta %30 barruan-, baina establezimenduak 21:00etan itxiko dira, hustea barne. Orain arte 22:00etan zegoen itxiera. Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan debekatuta egonen da terrazetan eta upeletan erretzea. Kalean erreko ahalako da, geldirik.
- Merkataritza: hipermerkatu, azalera ertain eta handi, zentro eta merkataritza parke edo horien parte diren establezimenduek ezinen dute edukieraren %30 gainditu. Edukiera bera aplikatuko da beren solairu eta saltoki bakoitzean, bai eremu komunetan ere. Merkealdia dela-eta, mugikortasun eta pilaketa arriskurik handiena arintzeko hartzen da erabaki hori. Bestalde, txikizkako merkataritzak %50eko edukierarekin jarraitzen du.
- Lantokiak: langileen sarrerak eta irteerak puntako orduetara mailaketzea gomendatzen da, garraio publikoko linea nagusietan pilaketak saihesteko.
- Nafarroaren perimetroaren itxiera mantenduko da
- Etxeratze agindua: 23:00etatik 06:00etara izaten jarraituko du
- Bilerak: eremu publikoan eta pribatuan sei pertsonatara mugatuko dira, eta azken honetan gehienez bi bizikidetza unitatetan.
Herritarren artean sor daitezkeen zalantzei erantzuteko, Nafarroako Gobernuak COVID-19ren inguruan indarrean dagoen araudiari buruzko ohiko galderen dokumentua eguneratu du. Dokumentu hori Coronavirusen webgunean dago argitaratuta.
Alerta-egoeran eta "arrisku handian", bilakaeraren zain
Berritasun horien berri eman dute gaur goizean Santos Indurain Osasun kontseilariak, Carlos Artundo Osasun zuzendari nagusiak eta Marian Nuin Nafarroako Osasun Publiko eta laboraleko Institutuko zuzendari-kudeatzaileak, txosten teknikoek eta adituen batzordeek.
Azaldu dutenez, osasun adierazleen arabera, gaur egun Nafarroa "arrisku handi indartuan" dagoen egoera batera egokitu dira mugak, ibilbide orriaren arabera. Izan ere, azken hamalau egunetan, intzidentzia 192 kasutik 301 kasura igaro da 100.000 biztanleko (arrisku handia 250 kasutik gorakoa da). Igoera hori "hasi berria" da ospitale-egoeran.
Hala ere, joan den abenduaren 26an, Osasun Departamentuak prebentzio-neurrien lehen pakete bat aurreratu zuen, Gabon Zaharrean eta Urte Berrian familia eta senideak berrelkartzeko gaueko eta autonomia-erkidegoen arteko mugikortasuna kenduz, eta gehienez ere 10 lagunetik 6ra murriztuz bileretarako. Murrizketa horiei esker, "Ziur aski, Nafarroak Estatuko batez bestekoaren azpitik jarraitzea lortu du urtarrileko hasiera honetan; izan ere, Espainian, 14 egunera, 454 kasu daude 100.00 biztanleko, eta Foru Erkidegoan, berriz, 301".
Hala ere, Gabonak baino lehenagotik pandemiak izan duen bilakaerak (kasuen % 38 igo dira, oraindik erregeen tartea kontuan hartu gabe), andui britainiarraren presentziak (3 kasu detektatu dira) eta laneko eta eskolako eguneroko bizitzara itzultzeak egoera berriz aztertzea eta ebaluatzea aholkatu dute.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren zaintza epidemiologikoari buruzko azken txostenaren arabera, 100.000 biztanleko intzidentziaz gain, eguneko kutsatze-kopuruan 57-79 kasu izatetik jaiegunen aurreko astean 154-182 kasu izatera igaro da, eta proben positibotasuna %5etik %8ra igo da.
Bestalde, osasun-eraginari buruzko datuak ere joera berean hasi dira nabarmentzen, lehen kutsatzeen eta ospitaleko presioaren arteko denbora-tartea kontuan hartuta. Asteko ospitaleratzeek gora egin dute (52tik 58ra), eta 15 pertsona daude ZIUn ospitaleratuta. Ibilbide-orrian 30 pertsona daude arrisku handiko egoerara igarotzeko muga, bloke epidemiologikoaren parametroak betetzen badira, hala da.
Adierazle horiek guztiek goranzko joera erakusten dute, eta "arrisku oso handiaren" mailara hurbiltzen dira. Horrek murrizketak gogortzea ekarriko luke, eta hori egunero eta astero monitorizatuko da, neurriak eguneratzeko, beharrezkoa izanez gero.