Sentimendu ezkorrei buelta emateko erreminta kutxa

Guaixe 2021ko urt. 21a, 10:04

Toki publikoetan banatutako orri-markatzaileetako bat.

Horretarako laguntza ematen duten hainbat baliabideren berri ematen dituen orri markagailuak utzi ditu toki publikoetan Altsasu, Olatzagutia eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak.

Gertuko pertsonaren bat hil, lana galtzeagatik edota osasun arazoengatik ezkor, nahasia, triste edo beldurtuta senti gaitezke. Normalean hala gerta daiteke, eta COVID-19 garaian are gehiago. Sentimendu horiei buelta emateko tresna izan daitezke barre egitea (barre-terapia), erabiltzen ditugun informazio iturriak (hedabideak edota sare sozialak) aukeratzea eta mugatzea, ondo lo egitea (atseden hartzea), ariketa fisikoa egitea, norbere burua mimatzea, erlaxatzea, esker ona adieraztea, abestea edo dantzatzea. 

Egoera zail horiei buelta Altsasu, Olatzagutia eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, “Emozioen orri-markatzaileak” sortu ditu. Arantxa Erbiti Belokik azaldu dutenez, “egoera zail batean funtsezkoa da pertsona bakoitzak onartzea nola sentitzen den eta gogoa eta indarra izanez gero, sentimendu hori aldatzen saiatzea, hobeto egoteko”. Horretan lagundu nahi dute prestatu dituzten eta liburutegi, botika, liburu-denda, ikastetxeetan eta bestelako toki publikoetan topatu daitezkeen orri markatzaileek. Haietan dagoen QR kodea eskaneatuz edo mankomunitatearen beraren blogera zuzenean joz, egoera horiei buelta emateko tresna eta material lagungarriak eskuratuko ditu edozeinek. Haien bidez herritarren osasuna eta prebentzioa sustatu nahi dira.