Bat, eta gehiegi

Guaixe 2021ko urt. 21a, 10:33
Trafikoa Sakanako Autobian (A-10), Urdiain parean.

Joan den urtean sakandar bat hil zen trafiko istripuan.

COVID-19 gaitzak eragindako pandemiari aurre egiteko neurriek mugikortasuna txikitu dute eta, ondorioz, errepideetan trafikoa gutxitu da. Hala ere, Euskal Herrian 71 pertsona hil ziren trafiko istripuetan joan den urtean, 2019an baino 20 gutxiago. 71 hildako horietatik 18 nafarrak dira eta, zoritxarrez, zerrenda horretan sakandar bat dago. Atzera begiratuz, 2019an ez zen trafikoagatik hildako sakandarrik izan, baina 2018an eta 2017an, ordea, hiruna sakandar hil ziren errepideetan izandako ezbeharretan.