Osasunbideak adinekoen egoitzetan dauden pertsonei hasi zen COVID-19 gaitzaren kontrako txertoa jartzen. Arlo horretan egitekoa aurreratu du eta txertaketa kanpainan beste pauso bat ematea erabaki du: osasun arloko langileak eta mendekotasun handia duten eta etxeetan bizi diren pertsonei txertoa jartzea. Guztira Nafarroan 7000 pertsona izanen dira kanpaina honetan txertoa jasoko dutenak.
Txertaketa kanpainako pauso berri hori Sakanan hasi da gaur. Etxarri Aranazko liburutegian 75 eta 100 txerto artean jarriko dituzte eta Altsasuko Burunda frontoian 100 eta 120 artean. Astelehenean Irurtzungo kiroldegian izanen dira, osasun eskualde hartan txertaketa egiteko.