Hugo Moran Ingurumeneko Estatu idazkariarekin elkartu ziren Iñigo Leza eta Mikel Santamaria bildu zen asteazkenean, Trenaren aldeko eta Abiadura Handiko Trenaren kontrako Arabako eta Nafarroako plataformetako kideekin hain zuzen ere. Lezak eta Santamariak lau gairen ingurua hizketatu ziren Moranekin. Batetik, Araban eta Nafarroan AHTaren erabilera esklusiborako trenbide-plataforma berri bat eraikitzeak eragiten dituen ingurumen-inpaktu larrien berri eman zioten.
Horrekin batera Ingurumeneko Estatu Idazkariari azaldu zioten egitasmoak kaltetutako udal eta kontzejuen ezinegona eta kezka nagusi direla, “AHTarendako esklusiboa den trenbide-korridore berri bat egiteak desjabetzeak, ingurunearen gaineko eragin larriak, landa-eremuen isolamendua, despopulazioa, enpresen deslokalizazioa eta beste eragin negatibo batzuk ekar ditzakeelako”. Gainera, dagoeneko eraikitzen ari diren zatiak gelditzeko eskatu zioten.
Bestetik, proposatu zioten “egungo trenbideak egokitzea, mota guztietako trenen erabilerarako (eskualdekoak, distantzia ertain eta luzea, prestazio handiak eta merkantziak)”. Eta, azkenik, “trenbide-plataforma berria eraiki beharrean, "0 alternatiba" (egungo trazadurak hobetzea eta egokitzea) hautatzea eskatu genion”.
Egingarria
Lezak eta Santamariak jakinarazi dutenez, AHT Logroñora egungo trenbidetik iritsiko da “epe laburrean, horretarako protokoloa sinatu dute Errioxako presidenteak, Garraio eta Mugikortasuneko eta Hiri AgendarakoMinisterioak eta ADIFek. Bileran Arabarako eta Nafarroarako gauza bera eskatu dugu, hasieratik hori eskatzen ari baikara: egungo trenbideen egokitzapenean eta hobekuntzan oinarritutako irtenbide bat proposatu dugu”.
Nafarroari dagokionez, eskaera zehatzagoa da: “Europako zabalera duen trenbidearen bikoizketa egitea; horrela, mota guztietako trenen garraioa ahalbideratu dezakeen azpiegitura bat izatea lortuko litzateke. Irtenbide horrek, gainera, lurraldea kohesionatu eta herriak, eskualdeak, hiriak eta industrialdeak lotzeko aukera ematen du, ingurumena errespetatuz eta eta etorkizunerako bideragarriak diren kostu ekonomikoekin”.
Bi ekintzaileek azaldu dutenez, “Moranek esan zigun Ministerioaren planteamendu estrategikoaren helburua dela gaur egungo azpiegiturak hobetzea eta egokitzea, azpiegitura berriak egin aurretik. Hau da, bidaiariek eta merkantziek erabiltzea, azpiegiturak bikoiztu gabe”. Lezak eta Santamariak azaldu dutenez, “bai Errioxako Gobernuak, ADIFek eta Sustapen Ministerioak elkarlanean egindako proposamenak eta baita Ingurumeneko Estatu Idazkariak adierazitako jarrerak erantzukizun politiko arduratsu baten erakusgarri dira. Horrenbestez, erakundeek ildo hau jarraitzen badute, baikortasunez eta epe laburrean garai berrietara egokitutako erabakiak hartuko direnaren esperantza areagotu zaigu”.
Trenaren aldeko eta AHTren kontrako plataformetako kideen nahia litzateke “Sustapen Ministerioari, Espainiako Gobernuari eta ADIFi eskatzen diegu Errioxako bideari jarrai diezaiotela eta, erantzukizunez jokatuz, Burgos-Gasteiz/Gasteiz-Iruñea/Iruña abiadura handirako trenbide-plataforma berrien proiektuak bazter ditzatela ‘0 alternatibaren’ alde eginez, hau da, egungo trenbideak hobetzearen alde”.