Despeditu berri dugun urteak COVID-19 gaitzak markatu zuen, gu guztion bizitzak baldintzatuz. Txinako Wuhan hiritik mundura zabaldu zen koronabirusa. Osasunbideak haren aurreneko kasuak Sakanan martxoaren 9an atzeman zituen, Etxarri Aranatzen eta Altsasun. Ondoren pixkanaka-pixkanaka ibarrean han eta hemen kasuak pilatu ziren. Udaberrian gaitzaren “lehen olatua” izan zen eta bigarrena udazkenean. Haren bultzadarekin iritsi ginen urte akaberara 1.167 COVID-19 kasurekin, guztiak PCRrekin baieztatutakoak.
2020ak utzi dituen COVID-19aren herrietako datuei erreparatuta Urdiain nabarmentzen da, urdiaindarren %9,98k gaixotu baita. Irurtzunen kasuan herritarren %8,06 izan dira. Eta zerrenda horrela osatzen da: Etxarri Aranatz %6,29, Altsasu %6,05, Arbizu %6,04, Irañeta %5,33, Ziordia %4,86, Arruazu %4,72, Arakil %4,37, Uharte Arakil %4,18, Iturmendi %4,14, Olatzagutia %3,83, Lakuntza %3,69, Ergoiena %2,97 eta Bakaiku %1,67.
| Sakanako COVID-19 kasuak 2020an | ||||
| Udalerria | Herria | Kasuak | Populazioa* | Populazioaren % |
| Irurtzun | 181 | 2.247 | 8,06 | |
| Arakil | 42 | 962 | 4,37 | |
| Aizkorbe | 0 | |||
| Urritzola | 0 | |||
| Errotz | 0 | |||
| Izurdiaga | 4 | |||
| Etxeberri | 6 | |||
| Egiarreta | 6 | |||
| Etxarren | 5 | |||
| Ekai | 2 | |||
| Zuhatzu | 2 | |||
| Satrustegi | 1 | |||
| Hiriberri Arakil | 7 | |||
| Ihabar | 9 | |||
| Irañeta | 9 | 169 | 5,33 | |
| Uharte A. | 33 | 789 | 4,18 | |
| Arruazu | 5 | 106 | 4,72 | |
| Lakuntza | 47 | 1.275 | 3,69 | |
| Arbizu | 67 | 1.109 | 6,04 | |
| Ergoiena | 11 | 370 | 2,97 | |
| Unanu | 1 | |||
| Dorrao | 3 | |||
| Lizarraga | 7 | |||
| Etxarri A. | 157 | 2.497 | 6,29 | |
| Etxarri Aranatz | 154 | |||
| Lizarragabengoa | 3 | |||
| Bakaiku | 6 | 360 | 1,67 | |
| Iturmendi | 17 | 411 | 4,14 | |
| Urdiain | 66 | 661 | 9,98 | |
| Altsasu | 452 | 7.465 | 6,05 | |
| Olatzagutia | 57 | 1.490 | 3,83 | |
| Ziordia | 17 | 350 | 4,86 | |
| Guztira: | 1.167 | 20.261 | 5,76 | |
| *Populazioa 2020-01-01ean. | ||||
| Iturria: Osasunbidea | ||||