Koronabirusa Sakanan

Neguko oporren ondorengo lehen ikasle konfinatuak

Guaixe 2021ko urt. 26a, 12:28

Ikasturtea hasi zenetik estreinako bidali da ikastalde bat etxera COVID-19agatik.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, COVID-19 gaitzagatik guztira 548 ikasle konfinatu dituzte asteburuan. Aurretik etxeetan isolatuta zeuden ikasleei batuta, guztira 1.610 ikasle nafar daude egoera horretan gaur egun. Konfinatu daitezkeen ikasle guztien % 2,60 dira. Gelaka, gaur egun 86 konfinatu daude 56 ikastetxetan. Bizikidetza-talde egonkor guztien % 2,46 dira. Konfinatutako ikasgelen artean, urte hasieratik estreinakoz, Sakanako talde bat dago. Etxarri Aranazko San Donato eskola publikoko Lehen Hezkuntzako 14 ikasle.