Futbola

Nafarroako Futbol Federazioa eta 1. Maila Autonomikoko klubak adostasunera heldu dira liga otsailaren 12an hasteko

Maider Betelu Ganboa 2021ko urt. 27a, 11:00

Nafarroako Futbol Federazioan 1. Maila Autonomikoan ariko diren taldeen ordezkarien bilera bat. Argazkia: Artxiboa.

Preferente mailako klubek ostegunerako eman beharko dute erantzuna

Atzo Nafarroako Gobernuak Nafarroako kirol txapelketak hasteko emandako erabakiaren berri izan bezain pronto, Nafarroako Futbol Federazioa 1. Maila Autonomikoko klubekin bildu zen. Horrela, maila honetako liga otsailaren 12an hastea erabaki zen, beti ere pandemiak uzten badu. Aurten kategoria honetan mustuko da Lakuntzako Lagun Artea, preferente mailatik igota. 

Preferente mailan momentuz ez dago adostasunik eta Nafarroako Futbol Federazioak ostegunera bitarteko epea eman die klubei erantzuna emateko. Izan ere, maila honetan lehiatuko diren 33 klubetatik 10ek txapelketan hasi edo ez, zalantzak dituzte. 

Ondoren, Nafarroako Futbol Federazioa Erregional mailako klubekin bilduko da, liga noiz hastea erabakitzeko. 

Dena den, jeta jakina denez, COVID-19 pandemiaren bilakaeraren menpe egongo da kirol txapelketak hastea edo ez. Beraz, egoera zein den astez aste ikusi beharko da.