Aurten Itsasi euskaltegiak 25 urte betetzen ditu, eta ospatzeko, besteak beste, Pello Reparaz musikari arbizuarraren solasaldia antolatu du otsailaren 3an, asteazkena, 19:00etan, Iortia kultur gunean. Sakana Mankomunitatearen Euskara zerbitzuarekin batera antolatu du ekimena. Reparazen azken lana Zetak taldea da, arrakasta handia izaten ari den musika elektronikoa oinarri duen proiektua. Asteazkenean bere ibilbildeaz eta musikaren munduaz hitz eginen du Reparazek.
Sarrerak doanekoak dira, baina egoera dela eta mugatua dira. Kultur gunearen txarteldegian edo webgunean hartu daitezke.