Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, sare publiko eta itunduetako Haur eta Lehen Hezkuntzako 543 ikasle beraien ikastetxeetara itzuli ziren, aurrez aurreko hezkuntza jasotzen jarraitzeko, konfinamendu-aldia despeditu ondoren. Aldi berean, 472 ikasle konfinatu dituzte asteburuan. Horien artean daude Irurtzungo Atakondoa eskola publikoan ikasten duten 36 ikasle, Lehen Hezkuntzako 2. mailako 17 eta 6. mailako 19. Gobernuak azaldu duenez, gaur egun 1.838 dira konfinatutako ikasleak, hau da, bi zikloetako ikasle guztien % 2,96. Gelaka, 94 daude isolatuta 56 ikastetxetan, hau da, konfinatu daitezkeen talde egonkor guztien % 2,69. Azken horien artean daude Etxarri Aranazko San Donato eskola publikoko 14 ikasle, berrogeialdia aste akaberan despedituko dutenak.