Atletismoa

Bi domina Sakanara

Guaixe 2021ko ots. 9a, 11:15

Ruben Mendieta, eskuinean, Espainiako Kluben Arteko Atletismo Txapelketetan, iaz.

Nafarroako Pista Estaliko Atletismo Txapelketan Ruben Mendietak eta Iraitz Senarrek zilarrezko domina lortu dute

Ilbeltzeko azken larunbatean Nafarroako Pista Estaliko Atletismo Txapelketa Absolutua jokatu zen Donostiako belodromoan, Euskadiko Txapelketa bertan jokatzen zela aprobetxatuta. Nafarroako Txapelketan bi sakandarrek zilarrezko domina lortu zuten. 

Gizonezkoen 800 metroko Nafarroako Txapelketa oso estu egon zen. Azkenean, Hiru Herriko Ivan Legal izan zen txapelduna (1:56.49), Grupompleo Pamplona Atletico taldeko Ruben Mendieta olaztiarrari segundo bat aterata (1:57.62). 

Gizonezkoen 3.000 metroko Nafarroako Txapelketa Beste Iruñako Iñigo Garciak irabazi zuen (9:09.45), bere taldekide Iraitz Senar lakuntzarrari 8 segundo aterata (9:17.94). 

Bestalde, emakumezkoen 3.000 metroko lasterketan Alicia Carrera gailendu zen (9:39.92). Leire Estarriaga 10. tokian sartu zen helmugara (11:01.42). Izaskun Beunza olaztiarrak ezin izan zuen proba despeditu.