Koronabirusa Sakanan

Ilbeltzean 110 COVID-19 kasu izan dira

Guaixe 2021ko ots. 4a, 19:44
Altsasuarrak osasun etxean PCR proba egiteko ilaran. Artxiboa.

Pandemia hasi zenetik 1.277 kasu zenbatu dira, Sakanako biztanleriaren %6,3.

COVID-19 gaitzarekin 110 sakandar gaixotu ziren ilbeltzean. Joan den urteko 1.167 kasuei gehituta, guztira 1.277 sakandar kutsatu dira. Ilbeltzak utzi dituen datuei erreparatuta Irañetan, Arruazun, Ergoienan eta Bakaikun Osasunbideak ez zuen gaitzaren kasurik zenbatu. Bost kasu edo gutxiago atzeman zituen Arakilen (3), Uharte Arakilen (1), Lakuntzan (5), Arbizun (5), Urdiainen (5), Olatzagutian (5) eta Ziordian (3). Gainontzeko herrietan COVID-19 kasuen zifrak altuagoak dira: Altsasu (29), Iturmendi (20), Etxarri Aranatz (19) eta Irurtzun (15). 

Pilatutako datuei eta herrien biztanleriari erreparatuta, ilbeltzera arte pandemiak gehien jo dituen herriak dira Urdiain (%10,74), Iturmendi (%9) eta Irurtzun (%8,72). %7,5 eta %5eko kopuruen artean bost herri daude: Etxarri Aranatz (%7,05), Arbizu (%6,49), Altsasu (%6,44), Ziordia (%5,71) eta Irañeta (%5,33). Beste bost herrietan kasuak %4aren bueltakoak dira: Arruazu (%4,72), Arakil (%4,68), Uharte Arakil (%4,31), Olatzagutia (%4,16) eta Lakuntza (%4,08). Azkenik, kasu gutxien dituzten bi udalerriak Ergoiena (%2,97) eta Bakaiku (%1,67) dira. 

Sakanako COVID-19 kasuak 2021ko ilbeltzaren 31ra arte
Udalerria Herria Ilbeltza 2020 Guztira
Irurtzun   15 181 196
Arakil   3 42 45
  Aizkorbe 0 0 0
  Urritzola 0 0 0
  Errotz 0 0 0
  Izurdiaga 1 4 5
  Etxeberri 0 6 6
  Egiarreta 0 6 6
  Etxarren 1 5 6
  Ekai 0 2 2
  Zuhatzu 0 2 2
  Satrustegi 0 1 1
  Hiriberri Arakil 1 7 8
  Ihabar 0 9 9
Irañeta   0 9 9
Uharte Arakil   1 33 34
Arruazu   0 5 5
Lakuntza   5 47 52
Arbizu   5 67 72
Ergoiena   0 11 11
  Unanu 0 1 1
  Dorrao 0 3 3
  Lizarraga 0 7 7
Etxarri Aanatz   19 157 176
  Etxarri Aanatz 19 154 173
  Lizarragabengoa 0 3 3
Bakaiku   0 6 6
Iturmendi   20 17 37
Urdiain   5 66 71
Altsasu   29 452 481
Olatzagutia   5 57 62
Ziordia   3 17 20
Sakana   110 1.167 1.277