41.725 langaberekin bukatu du Nafarroak ilbeltzean

Guaixe 2021ko ots. 4a, 18:56
Herri lanetako langileak. Artxiboa.

Langabezia %2,7 igo da eta 2008tik ilbeltzean baja gutxiago izan dira Gizarte Segurantzan Nafarroak 1.088 langabe gehiago ditu, hau da, % 2,7 gehiago, eta guztira 41.725 pertsona daude lanik gabe. COVID-19aren krisiak enpleguaren suntsipenean sakondu du, Gizarte Segurantzan 2.677 afiliazio gutxiago baitaude (- %0,93) eta kontratazioan %4,9 gutxiago.

Enplegu-agentzien arabera, Altsasuko agentziak izan du langabeziaren urteko igoerarik handiena, % 34,6 gehiago (271 pertsona). Ondoren, Agoitzekoa, % 29,5ekin (231 pertsona); Iruñekoa, % 25,5ekin (4.978 pertsona gehiago); eta Doneztebe/Santestebangoa, % 23,9rekin (182 pertsona). Batez besteko igoeraren azpitik daude Tafalla ( % 22,1), Tutera ( % 18,1), Lizarra ( % 17,8) eta Lodosa ( % 13,8).

Ilbeltzeko datuen arabera, Altsasuko enplegu agentzian langabezia Nafarroako %2,7ko bataz bestekoaren gainetik gelditu da ilbeltzean: izena eman duten langabe sakandarrak %3,5 gehiago izan dira, hau da, 36 pertsona gehiago. Joan den urteko ilbeltzeko datuarekin alderatuta % 34,6  (271 pertsona) gehiago daude langabezian. Urte arteko kopurua gehien hazten den enplegu agentzia da Altsasukoa. Zehaztu beharra dago, Irurtzungo eta Arakilgo zenbait herrietakoak Iruñeko zabalguneko enplegu agentzian daudela izena emanda eta, beraz, emandako datuak ez dutela Sakanako langabeziaren argazki osoa islatzen.