Sherpa.ai, adimen artifizialeko zerbitzuetako enpresa liderrak, eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak lankidetza-hitzarmen bat iragarri dute, ikasleen prestakuntza errazteko eta garai berrietara egokitutako praktikak ahalbidetzeko, mundu mailan punta-puntako Adimen Artifizialeko (AA-IA) teknologiarekin.
Prestakuntza-programa honen bidez, ikasleek Sherpa.aik 2020ko uztailean aurkeztutako AA plataforma bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Plataforma horrek hiru zerbitzu-arlo hartzen ditu bere baitan: datuen pribatutasunari aplikatutako AA, gomendioari eta aurreikuspenari buruzko AA eta elkarrizketari buruzko AA. Garapenak hainbat enpresa- eta gizarte-esparrutan erabil daitezke, hala nola osasunean, energian, ikerketan edo segurtasunean.
Hain zuzen ere, duela bi urte martxan jarritako eta 80 ikasle baino gehiago dituen Business Data Analytics graduko ikasleak izango dira ekimen honetan parte hartuko dutenak. Programak Sherpa.aiko lantaldearen prestakuntza-ekintzak eta saio praktikoak konbinatuko ditu. Saio horietan, ikasleek teknologia probatu ahal izango dute eta APIak eta SDKak erabiltzen trebatu ahal izango dira, bai eta aplikazioak modu erraz eta intuitiboan sortzen ere. AA ikasleei hurbiltzeko modu bat da, sektoreko enpresa lider baten eskutik.
Adimen Artifizialean 10 konpainia aurreratuenen artean
Sherpa.airen teknologia aurreratuenetako bat da nazioartean. 2020an, Google, IBM, Amazon eta Microsoftekin batera, munduko 10 konpainia garrantzitsuenetako bat izendatu zuten.
Garapen horiei esker, Erandioko konpainiak lehen mailako talentuak erakarri ditu, hala nola, Tom Gruber, Appleren sortzaile eta Siriko CTO-ohia; Joanna Hoffman, Appleren marketin-zuzendaria izan zena eta Steve Jobsen hurbileko laguntzailea; edo Celestino García, Samsungeko Presidenteorde Korporatibo ohia eta Sherpa.airen Negozioaren Garapenerako Lehendakariordea.
"Oso pozik gaude hain puntakoa eta gurea den unibertsitate bati, Mondragon Unibertsitateari, aro berri honetara egokitzeko babesa emateagatik eta etorkizuneko liderren prestakuntzan parte hartzeagatik. Ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izango dute Adimen Artifizialak nola funtzionatzen duen, potentzial handiko tresna baita, eta gizateriaren eta gure planetaren erronka asko konpontzeko gai dena", azaldu du Xabi Uribe-Etxebarria Sherparen sortzaile eta CEOak.
Bestalde, Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoak azaldu duenez, "Business Data Analytics graduko gure ikasleentzat ezinbestekoa da teknologiarekin esperientziaz ikastea, eta horrelako plataformek Adimen Artifizialaren teknologia praktikan erabil dezaten laguntzen digute, enpresen benetako erronketan aplikatuz".
SHERPA.AIri buruz
Sherpa.ai, Bilbon eta Silicon Valleyn egoitza duena, Inteligentzia Artifizialeko zerbitzuen konpainia liderra da. AAeko bere zerbitzuen artean, marka zuriko elkarrizketarako Laguntzaile Digitala, teknologia prediktiboak eta munduko datuen pribatutasunari aplikatutako AAeko framework-a nabarmentzen dira.
Google, Amazon, Microsoft eta IBM enpresekin batera, adimen artifizialeko 10 enpresa garrantzitsuenetakotzat jo dute Sherpa.ai. 2019an Tom Gruber, Siriko fundatzaile eta CTO ohia, lantaldera batu zen, 2020an Joanna Hoffman marketin exekutiboa, Applen marketin zuzendaria izan zena, eta Celestino García Samsungen Presidenteorde Korporatibo ohia eta gaur egun Sherpa.ai-eko Negozio Garapenerako lehendakariordea dena.
Sherpa.airen Adimen Artifizialeko plataforma konpainien emaitzak hobetzeko diseinatuta dago. Sherpa.aik akordioak ditu Porsche, Volkswagen, Prisa eta Samsung konpainiekin, besteak beste.
Sherpa.airi buruz gehiago jakiteko: http://www.sherpa.ai/
Xabi Uribe-Etxebarriari buruz
Xabi Uribe-Etxebarria serieko ekintzailea da, Adimen Artifizialeko erreferente globala, eta Inteligentzia Artifizialeko zerbitzuetan liderra den Sherpa.ai enpresaren sortzailea eta CEOa da. Sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu Xabik. Nabarmentzekoa da MIT Technology Reviewk 35 urtetik beherako berritzaile onenei emandakoa. Halaber, EL PAÍSeko "Los 100 del año" zerrendan sartu zuten Iberoamerikar munduan eragin handiena izan zuten 100 pertsonen artean. Gainera, Oxfordeko Unibertsitateko Saïd Business Schooleko aholkularia da.
MONDRAGON UNIBERTSITATEAri buruz
Mondragon Unibertsitatea kooperatiba-unibertsitate praktikoa, berritzailea eta konprometitua da, pertsonen garapenean zentratua, enpresaren eta gizartearen beharretara bideratua, mundu errealeko erronkei aurre egiteko pentsatua eta ezagutzak eta aplikazioak mugarik ez duena. Ingeniaritzan, enpresa-kudeaketan, ekintzailetzan, hezkuntzan, komunikazioan, kooperatibismoan eta gastronomian espezializatuta dago.
ENPRESAGINTZA FAKULTATEAri buruz
Bestalde, unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea enpresen kudeaketaren eta zuzendaritzaren arloko prestakuntzan aritzen da, bai eta ekintzailetzaren arloan ere, Oñatin, Irunen eta Bilbon kokatutako hiru campusekin. Gainera, Mondragon Team Academy izeneko nazioarteko ekintzailetza-sarearen bidez, fakultateak ekintzailetzako eta gizarte-berrikuntzako 13 laborategi ditu Europan, Asian eta Amerikan; horietan ekintzailetzaren eta berrikuntzaren arloko prestakuntza ematen da, eta gizarte-ekimeneko enpresen sorrera sustatzen da eremu horietan.
Fakultateak hiru gradu ematen ditu: Enpresen Administrazioa Gradua (MyGADE), LEINN Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua (bakarra Espainian) eta Business Data Analytics Gradua.