Sasoiak eta Sakanako Pentsiodunen, Erretiratuen eta Adinekoen Koordinakundeak pentsio duinen alde 150 pertsona mobilizatu zituzten otsailaren 13an. Akaberan gaztigatu zutenez, “pentsioen bermea eta nahikotasuna lortzeko hiru neurri” ezarri behar dira. Alde batetik, “pentsioen kutxa jasaten ari den espoliazioarekin bukatzea. Horretarako, Estatuak bere egitea aurrekontuen bidez berari dagozkion hamarnaka mila milioiko gastuaz, eta hori ez kargatzea Gizarte Segurantzaren kontuan”.
Bestetik, “diru-sarrerak enplegu gehiagorekin eta hobearekin bermatzea. Hau da, langileok gure lanarekin sortzen dugun aberastasuna ekitatez birbanatu”. Eta, azkenik, “Estatua sistemaren bermatzaile den neurrian, behar izanez gero, ekarpenak, transferentziak egin ditzala pentsio guztien nahikotasuna berma dadin”. Hiru aldarrikapenak bermatzeko “Espainiako Gobernuari eta Kongresuari, eta Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari beharrezkoa dena egin dezatela eskatzen diegu”.
Manifestazio bukaeran Sasoia eta Sakanako Pentsiodunen, Erretiratuen eta Adinekoen Koordinakundeak joan den urtean hildako hiru kideak gogoan izan zituzten: Enriqueta, Frasquito eta Pello. Haien omenez minutu bateko isilunea gorde zuten.