Amerikako Estatu Batuetako Espazio Agentziako, NASAko Perseverance izeneko rover edo ibilgailu autonomoa Martera iritsi zen atzo 22:00ak aldera. Zinezko laborategi mugikor bat da, eta Jezero kraterraren gainazala ikertuko du. Rover horren tresnetako bi garatzen, eta misioaren beste alderdi batzuk lantzen, Agustin Sanchez Lavega eta Juan Manuel Madariaga katedradunek zuzentzen dituzten Euskal Herriko Unibertsitateko ikertaldeek parte hartu dute.
EHUko Agustin Sanchez Lavega, Eva Ferreira eta Juan Manuel Madariaga.
Madariaga irakaslearen IBeA ikertaldeak beste talde batzuekin elkarlanean egin dituen lanen artean dago Perseverance ibilgailua planeta gorrian marteratzeko kokalekua aukeratzea. Azkenik, Jezero kraterraren inguruan hartu behar zuen lur. Horretarako, kraterra mapatu dute eta aztertutako hiru kuadranterik EHUko ikerlariek izena eman diote. Horietako bat da Urbasa-Andia.
Espazio misio horren egitekoa da Marte aztertzea, batetik, bertatik aztertuko dute eguzki sisteman gaur egun bizitzarik dagoen, eta, bestetik, planeta gorrira tripulatutako misioak bidaltzeko aukera aztertzeko.