Koronabirusa Sakanan

22 ikasle konfinatu zituzten asteburuan

Hidrogela ikasgela batean.

Nafarroan, guztira, 189 ikasle sartu zituzten konfinamenduan. Gaur egun 8 ikastetxeetako 17 bizikidetza-talde egonkor daude bakartuta.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, asteburuan 189 ikasle sartu dira konfinamenduan. Horiekin jada 375 ikasle dira beraien etxeetan bakartuta daudenak; Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztien artean %0,60. Bizikidetza-talde egonkorrei dagokionez, 8 ikastetxeetako 17 talde daude konfinamenduan; guztien artean %0,49. Konfinatutako ikasleen artean Iñigo Aritza ikastolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 22 ikasle daude.