Koronabirusa Sakanan

Beste bi gela konfinatuta

Guaixe 2021ko ots. 25a, 13:05

Ikasgela bat hutsik. Artxiboa.

Atzo 162 ikasle konfinatu zituzten Nafarroan.

Osasunbideak jakinarazi duenez, atzo sei ikastetxetako 162 ikasle konfinatu zituzten. Nafarroan guztira 512 ikasle daude konfinatuta, hau da, Haur eta Lehen Hezkuntzako ziklo guztien %0,83. Gelaka, 24 daude isolatuta hamaika ikastetxetan, bizikidetza-talde egonkor guztien %0,69. Konfinatutako ikasleen artean Iñigo Aritza ikastolako Lehen Hezkuntzako bigarren mailako 14 ikasle eta Lehen Hezkuntzako laugarren mailako bi gela, bakoitza 15 ikaslerekin. Aurretik ikastetxe bereko Lehen Hezkuntzako 6. mailako 22 ikasle etxean konfinatuta daude. Guztira 66 ikasle daude konfinatuta.