Nafarroako Osasun Plataformako (NOP) kideek uste dute Nafarroan gabezia eta gabezia handiak daudela Osasun Sistema Publikoan egituran, “eta COVID 19 pandemiaren hasieratik, egoera larriagotu egin da, eta bereziki eragin dio Lehen Mailako Arretari”. NOPetik azaldu dutenez, Osasun Departamentuko Zuzendaritza Nagusiak, azaroko Foru Agindu baten bidez, 2020. urtea bukatu baino lehen Osasunbidearen egoeraren azterketa eta ekintza-plana egiteko agindu zuen. Emaitza ez da argitaratu Plataformako kideen iritziz, hori “herritar guztiei eragiten dieten arazoak konpontzeko benetako konpromisorik ezaren adibidea da”. Bitartean osasun sistemako “profesionalen lan-baldintza prekarioek okerrera” egiten dutela gaztigatu dute.
Nafarroarako Lehen Mailako Arretaren Estrategia da, 2019ko garagarrilean onartu zena, parte-hartze prozesu baten ondoren onartu zena, “modu mugatuan baino aktibatu ez” dela gaztigatu dute NOPekoek. Eta Osasunbideko profesionalen artean iritzia jaso ondoren ondorioztatu dutenez, “pandemiak areagotu egin ditu gabezia larriak Lehen Mailako Arretan, eta gu bat gatoz haiekin. Errealitate horren aurrean, eta Osasuneko Zuzendaritza Nagusiak oraindik ez duenez aurkeztu 2020an aurkeztu behar zuen Lehen Mailako Arretarako Plana, asteko mobilizazioei berrekiteko beharra ikusten dugu, kolektibo, sindikatu, elkarte, legebiltzarreko indar eta gizarte osoak gizarteak behar eta merezi duen Lehen Mailako Arretaren benetako aldaketak sustatu eta aktibatzeko zain, orain bere profesionalen gehiengoaren iritziaren babesean”.
NOPetik zehaztu dutenez, “gaur egun datu bakar batek ere ez du esan nahi Lehen Mailako Arreta eta osasun publikoa indartzeko beharrezko apustua egin denik. Aurreko guztiagatik, Nafarroako Osasun Plataformak dei egiten die profesionalei eta herritar guztiei osasun-zentroen aurrean Lehen Mailako Arreta hobetu dadin laguntzeko. Elkarretaratze horiek martxoko asteazken guztietan izango dira”.
Etxarri Aranatzen eta Altsasun bihar bilkurak eginen dira. Eta heldu den astetik aurrera Irurtzunen ere.