Altsasu Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Institutuak babesa adierazi dio Sakana Lanbide Heziketako Institutuari, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak handik Mendi eta Kirolaren ikasketak jarraitzea ala ez aztertzen ari baita. Altsasu BHI ikastetxeak uste du ikasketa horiek Sakana LHko institutuan jarraitu behar dutela, eta horregatik, euren babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio Sakana Lanbide Heziketa Institutuari.
Horretarako, Altsasu BHI Institututuko langileen artean sinadura bilketa bat egin da eta 50 lankidek sinatu dute Sakana LHko Institutuaren babesa eta elkartasun adierazpena. Sakanako Lanbide Heziketak Mendi eta Kirolaren ikasketak Altsasuko Lanbide Heziketan jarraitzeko argudioekin bat egiten dute ere mendiko Altsasu BHI Institutuan.