Futbola gutxika bueltan da. Duela bi aste 1. Maila Autonomikoko eta Preferente mailako 2020/2021 ligak hasi eta gero, asteburu honetan Erregional mailako liga eta Gazteen mailako ligak hasiko dira.
Erregional mailan, Altsasuk etxean mustuko du liga, Dantzalekun. Gorriek Liceo Monjardin hartuko dute igandean, 16:00etan, eta ahalik eta denboraldi txukunena egitea, hori da asmoa.
Bestalde, abian dira gazteen mailako 1. eta 2. mailak. Lagun Arteak eta Altsasuk 1. mailako gazteen mailan debutatuko dute, eta bi talde sakandarrek kanpoan hasiko dute liga. Altsasuk larunbatean Zangozan jokatuko du, 16:30ean, Cantolaguaren kontra. Eta Lagun Arteak igandean Oberena izango du aurkari, 12:30ean, Oberenan.
Bukatzeko, 1. Maila Autonomikoan 3. jardunaldia jokatuko da asteburuan eta Lagun Arteak Zangozako Zarramonza taldea hartuko du iganean Zelai Berrin, 16:15ean hasiko den partidan. Lehendabiziko bi jardunaldiak galdu eta gero, lehendabiziko puntuak eskuratu nahi ditu talde lakuntzarrak. Sailkapenean 7. postuan dago Lagun Artea, punturik gabe.