"Presoen korapiloa askatzeko erronka da herri honetan kontsentsu gehien biltzen dituen jendarte erronka"

Guaixe

Presoen etxeratze bidean, Sarek aktibatzen jarraitzeko deia egin du eta martxoaren 13an Etxarri Aranatzen antolatu diren bi mobilizazio aurkeztu ditu: motxiladun ume guztien eskubideak aldarrikatzeko ekitaldia eguerdian eta 'Denak etxera' leloarekin eginen den eskualdeko manifestazioa.