Txirrindularitza

Rural Kutxa-Seguros RGA, Kern Pharma eta Euskaltel-Euskadi, Itzulira

Guaixe 2021ko mar. 2a, 13:15
Kern Pharma taldea.

UCI Pro Team mailako hiru taldeek UCI World Tour mailako Euskal Herriko Itzulian aritzeko gonbidapena jaso dute. Itzulia apirilaren 5etik 10era jokatuko da eta ez da Nafarroatik pasako

UCI Pro Team mailako 5 taldek, tartean Rural Kutxa-Seguros RGA talde profesionalak, Pablo Urtasunek zuzentzen duen Kern Pharma taldeak eta Jorge Azanzak zuzentzen duen Euskaltel-Euskadik, apirilaren 5etik 10era jokatuko den Euskal Herriko Itzulian aritzeko gonbidapena jaso dute. Itzulia UCI World Tour mailako proba da, txirrindularitza gorena, eta bertan aritzea erakusleiho bikaina izanen da aipatu taldeendako. Beraz, oso kontentu daude hirurak. 

Aurten Itzuliko 60. edizioa da jokatuko dena, eta Itzulia Basque Country izena hartuko du. Bilbon hasi eta Arraten despedituko da, eta aurten ez da Nafarroatik pasako. 24 talde ariko dira, UCI World Tour mailako 19 taldeak eta UCI Pro Team mailako 5 talde gonbidatuak, aipatutako hiru euskal taldeak eta Burgos-BH eta Total Direct Energie talde frantziarra. Tourreko irabazle Tadej Pogacarren eta Tourreko bigarren eta Espainiako Vueltako irabazle Primoz Roglicen arteko lehia espero da. Ikuskizun handia, beraz.