Txirrindularitza

Afizionatuen lehendabiziko lasterketa Rural Kutxako Marc Brustengak irabazi du

Guaixe 2021ko mar. 3a, 09:40

Zumaiako lasterketa esprintean erabaki zen. Aitor Alberdik erorikoa izan zuen eta minduta bukatu zuen.

Larunbatean 13. Zumaiako Saria jokatu zen eta talde sakandarreko Marc Brustenga kataluniarra esprintean gailendu zen. Afizionatuetan debutatu duen Aitor Alberdi arbizuarrak erorikoa izan zuen, baina ongi osatzen ari da

Afizionatuen mailako txirrindulari sakandarrak martxan dira. Larunbatean 13. Zumaiako Saria jokatu zen (112,5 km) Euskadiko Txirrindulari Federazioak aurten mustu duen Abiatzen Torneoko lehen proba puntuagarria. Lasterketa gorabeheratsua esprintean erabaki zen eta Rural Kutxa-Seguros RGA talde sakandarrak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen, Marc Brustenga kataluniarra gailendu baitzen esprint nahasian. Bere taldekide Aitor Alberdi arbizuarrak erorikoa izan zuen esprintean, minduta dago, baina horretaz gain ez du aparteko minik hartu eta osatzen dago. “Erorikoa izan arren, Hego Euskal Herrian denboraldia ondo hasi” dela nabarmendu du Alberdik. 

Sakandarrei dagokienez, Iker Cerviño (Telcom) 57. postuan sartu zen, Mikel Olaetxea (Rural Kutxa-Seguros RGA) 58. postuan, Ailetz Lasa (Laboral Kutxa) 70. postuan, Jon Gil (Lizarte) 82. postuan eta Andoni Ocaña (Ciclismo Riojano Vegabike) 119. postuan.