Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, beste 75 ikasle nafar konfinatu zituzten atzo. Horiekin 800 ikasle daude beren etxeetan isolatuta, hau da, prebentziozko konfinamendua izan dezaketen ikasle guztien %1,29. Gelaka, 42 konfinatuta daude, 22 ikastetxetakoak. Kopuru hori guztizkoaren %1,20 da. Atzo konfinatutakoen artean daude Etxarri Aranazko Sakanako lehen hezkuntzako laugarren mailako 16 ikasle. Ikastetxe bereko DBHko 3 mailako 26 ikasle asteburuan isolatu zituzten etxean.