88 sakandar erbesteratu 1936koaren ondoren

Guaixe 2021ko mar. 11a, 14:56

Gurseko errefuxiatu eremuko hilerria.

Estatu kolpearen ondoren atzerrira joan zirenen behin behineko zerrenda osatu du Nafarroako Memoriaren Institutuak. Helburua da erbestea eta haren pertsona eta familia ondorioak ezagutaraztea. Guztira 1.259 nafar erbesteratu agertzen dira erroldan, %7,14 sakandarrak dira.

1936ko estatu kolpearen eta ondorengo errepresio eta gerraren ondoren, nafar ugarik erbesterako bidea hartu zuten. Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuaren menpeko Nafarroako Memoriaren Institutuak, Erbesteratzea proiektuaren barruan, atzerrira joan behar izan zituztenen behin-behineko errolda argitaratu du. Zerrenda Josu Chueca Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko irakasleak egin du, eta eskuragarri dago Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren webgunean

Atzerrira joateko orduan bi garai daude. Alde batetik, 1936tik aurrera, estatu kolpearen ondoren eta gerraren hasieran bertan. Orduan Nafarroan pertsona eta kolektiboen ihes- eta erbestealdi-mugimendu handia izan zen. Bestetik, 1939an erbesterako martxa hori osatu egin zuten errepublikaren legezkotasunari leial zitzaizkion eremuetan sartu eta geratu ziren guztiek.

Lana despeditzean, behin betiko azterlanean erbesteratuen profilak eta ezaugarriak aztertuko dira. Kontuan hartu dira errepublika urteetan izan zuten lan-egoera eta atxikipen politiko sindikala, 1939an zuten adina, behin betiko erbesteratzearen hasierako urtea, eta, egiaztatu ahal izan bada, erbestean egon zirenean izan zituzten behin-behineko edo behin betiko kokapenak. Datu horiek aurrerago argitaratuko dituzte. Institututik dei egin dute orduko erbesteari buruzko informazioa dutenei haiekin harremanetan jartzeko, inm@navarra.es e-posta erabili daiteke horretarako. 

1936ko estatu kolpearen ondoren exiliatutako sakandarrak
Herria Izen abizenak
Izurdiaga Julio Monedero Simon
Irurtzun Zacarias Arrieta Aranguren
Anotz-Irurtzun Braulio Ilzarbe Jauregi
Irañeta Victor Goñi Erviti
Uharte Arakil Dimas Fernandino Perez
  Luis Fernandino Perez
Lakuntza Eusebio Echarri Irujo
Lakuntza-Donostia Gabriel Lanz Arburua
Etxarri Aranatz Ana Ciordia
  Bonifacio Fernandez Ayestaran
  Narciso Garcia Caridad
  Felisa Larraza Izko
  Martina Larraza Munduate
  Antonio Velasco Arana
Etxarri – Donostia Alfonso Arbe Diez
Etxarri – Altsasu - Miranda de Ebro Angel Dieguez Jaca
Etxarri – Zumarraga Pedro Lazcoz Maiza Tomasa Larraza
Urdiain – Soraluze Venancio Catalogne Lopez
Altsasu Valeriano Albistur Mazquiaran
  Restituto Victor Andueza Ranero
  Carlos Berasategi Larraya
  Francisco Ceberio Baleztena
  Juan Ceberio Baleztena
  Jose Celaya Aguirre
  Miguel Celaya
  Jose Cobos Urizar
  Jose Cosgaya Urrestarazu
  Pedro Dorronsoro
  Ignacio Echeverria San Roman
  Jose Elizalde Mendia
  Joaquin Etxebarria Imaz
  Julio Fernandez Lopez
  Pilar Garcia Munarriz
  Jose Garrues Santesteban
  Jose Martin Goicoechea Uribe
  Jose Maria Gorospe Lecea
  Miguel Iriarte Uribe
  Mª Angeles Lardizabal Urroz
  Francisco Lecea Larraza
  Jesus Lopez Zapatero
  Javier Mazkiaran Larraza
  Domingo Ochoa Imaz
  Josefa Olague Arrieta
  Josefa Pineda Albarran
  Modesto Prieto Alvarez
  Constantinio Salinas Jaca
  Antonio Salinas Urtasun
  Fernando Salinas Urtasun
  Josefina Salinas Urtasun
  Julia Salinas Urtasun
  Maria Teresa Salinas Urtasun
  Esteban San Jose Gallego
  Francisco San Roman
  Antonio Soler Pineda
  Martin Soler Zangitu
  Enrique Urizar Zelaia
  Octavio Victorua Lacilla
  Francisco Zabala Muñoz
  Jose Zelaia Agirre
  Jose Zornoza Zanguitu
  Juan Zubiaurre Garcia
  Ignacio Zufiaurre Garcia
Altsasu - Olatzagutia Juana Baleztena
  Jacinto Ceberio Imaz
Altsasu – Donostia Isidoro Bermejo Huarte
  Antonio Bermejo Ugarte
  Cristobal Celaya Iriarte
Azkoien - Altsasu Ramon Bermejo Huarte
Altsasu – Zumarraga Mariano Fernandez Lopez
Altsasu – Bilbo Antonio Ochoa Diez
Altsasu – Oloron Jaime Soler Pineda
Olatzagutia Micaela Auzmendi
  Toribio Dorronsoro Bescansa
  Milagros Garcia Zamorano
  Valentin Garcia Zamorano
  Domingo Moral del Lopez
  Narciso Perez Crespo
  Benito Vergara Auzmendi
  Carlos Vergara Auzmendi
  Sergio Vergara Auzmendi
Olatzagutia – Bilbao Miguel Armentia Nuñez
Olatzagutia – Gasteiz Carmelo Gauna Malo
Olatzagutia - Pasaia Jose Lecea Aramendia
Olatzagutia – Zumarraga Fernando Mendez Sanchez
Arantza – Olatzagutia Serapio Vergara Bereau
Ziordia Francisco Arza Ondarra
  Hilario Arza Ondarra
Ziordia – Pasaia Blas Lategui Arozarena