Udal haur eskoletako matrikulazioa zabalik dago

Guaixe 2021ko mar. 8a, 08:04

Gurasoak Altsasuko Txirinbulo haur eskolaren atean zain. Artxiboa.

Hilaren 15era arte dago zabalik.

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du Pausoka udal haur ludotekan izena emateko epea hilaren 15era arte zabalik izanen dela. Hartan interesa duten gurasoek eskolatik pasa beharko dute informazioa jaso edota izen ematea egiteko. 

Bestalde, Txirinbulo haur eskolako matrikulazioa astelehenean zabaldu eta martxoaren 15era arte zabalik egonen dela jakinarazi du Altsasuko Udalak. Heldu den ikasturtean 2019, 2020 eta 2021. urteetan jaiotako haurrak hartuko dituzte ikastetxean. Udaletik jakinarazi dutenez, gurasoek hiru ordutegi dituzte aukeran: 7, 6 eta 4 ordukoak. Jantoki zerbitzua ere badagoela gogorarazi du. Eta ordainketa gurasoen errenta aitorpenaren araberakoa da. 

Matrikulazioari buruzko informazio guztia www.altsasu.eus webgunean dago. Haren bidez egin beharko da plazen eskaera. Eskatutako dokumentuak txirinbulohaureskola@altsasu.net e-postara bidali edo haur eskolako postontzian utziko dira, Altzania kaleko 24. zenbakian. Altsasun erroldatzearen ziurtagiria ez da aurkeztu beharko, eskolak udalari eskatuta lortuko baitu.