Gaur egungo eta etorkizuneko pentsioetan Toledoko Itunean zehaztutakoek izanen duten ondorioak. Horiek azaltzera etorriko da Altsasura Iñaki Ruiz de Pinedo. Diputatua EH Bilduko ordezkaria da Toledoko Itunean. Kongresuko batzorde horrek aurreakordioa onartu zuen udazkenean, baina pentsio duinen aldeko mugimenduak haren kontra egin du. Akordio horren mamia eta ondorioak azaltzera etorriko da Ruiz de Pinedo. Hitzaldia Nafarroako Pentsionistak Martxan taldeak antolatu du.