Egitaraua
Martxoaren 5etik 24ra
Gorputz_Grafiak Memoria feministaren marruak erakusketa. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 16:30etik 19:30era. Arbizuko udaletxean. Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea*.
Martxoak 5, ostirala
18:00etan Gorputz_Grafiak Memoria feministaren marruak erakusketaren mustutzea eta belaunaldien arteko solasaldia. Hizlariak: Gurutze Arregi, Oihana Olabarria, Maitane Intxaurraga, Laura Penagos eta Oihane Agirre. Arbizuko udaletxean. Mank*.
Gorputz_Grafiak Memoria feministaren marruak erakusketak Euskal Herriko Mugimendu Feministaren ibilbidea irudikatzea du helburu. Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat liburua oinarri hartuta, hainbat eduki eta material grafiko ikusteko aukera izanen da: antolaketa ereduak, jardunaldiak, eztabaidak, aldarrikapenak eta lan-molde nagusiak bildu ditugu, 60ko eta 70eko hamarkadetatik gaur egunera arte. Sakanako errealitatea ere islatuta dago erakusketan.
“Iraultza txiki bat egin nahi dugu Gorputz_Grafiak Memoria feministaren marruak erakusketarekin; izan ere, memoria erresistentzia praktika bat da. Ez bakarrik kontakizun ofizialek kontuan hartu ez duten hori barnebiltzeko saiakeragatik, baizik eta gaur egun garena eta etorkizunean izango garen horrekin jokoan sartzen garelako. Subjektu, harreman eta iruditeri berriak sortu nahi ditugu; izendatzeko beldurra eraitsi nahi dugu; ahanzturari galga jarri. Jakin badakigu ahanzturak memoriaz josita dauden bezalaxe daudela oroitzapenak, eta guk, gaur, hautu politiko bat hartu dugu: ez zaituztegu ahaztuko.”
18:00etan Martxoak 8; zergatik ospatu? 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerraren lehen zatia. Ekintza mistoa. Equalak zuzenduta. Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean.
18:30ean Ekonomia feminista, ekonomia irauli, bizitza erdigunera. Hitzaldi solasaldia. Hizlaria: Jone Etxeberria. Iratzar fundazioa.
Azken urteetako Martxoaren 8ko ekimen grebek mahaiaren erdian jarri duten zaintzaren krisia eta ekonomiari so egiteko bestelako begiradak. Ekonomia feministaren betaurrekoak eskainiko ditu hitzaldiak.
Martxoak 6, larunbata
18:00etan Neskatoak dokumentala, emakumezkoak Ipar Euskal Herrian lanean frankismo garaian, eta, ondoren, Jon Abril egilearekin solasaldia. Bakaikuko udaletxean. Mank*.
18:00etan. Musika ez matxista. 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Ekintza mistoa. Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean.
18:30ean M8 egunaren bilakaeraren inguruko hausnarketa hitzaldia. Lakuntzako kultur etxean. Lakuntzako Gazte Asanblada.
19:00etan Akelarre filmaren emanaldia. Olatzagutiko kultur etxean. Sarrera aurretik 3 euro, leihatilan 3,5. Olatzagutiko Udala.
Rostegui epaileak gazte errugabe batzuk atxilotu eta sorginkeria leporatzen die. Arrazoia? Euskaraz abesten eta basoan dantzatzen ikusi zituztela. Zertan ari ziren? Olgetan ala deabruari deitzen?
Martxoaren 6 eta 7, larunbata eta igandea
Berdintasunaren aldeko Escape room Uharte Arakilen*.
Ihes gelaren testuingurua: “sufragio unibertsalaren aldeko borroka, soldata arrakala, sare sozialak eta emakumezkoen kontrako indarkeria bezalako kontzeptuak landuko dira ihes gela horretan. 1923ko maisu-maistren kontratua edo emazte onaren dekalogoa bezalako testuak eta garai horretako girotzea dira parte hartzaileek deszifratu behar dituzten kodeen oinarria erta etorkizunera iritsi ahal izateko”.
Martxoak 7, igandea
12:00etan Kontzentrazioa, Urdiaingo plazan.
18:00etan Herriko emakumezko guztien artean pankarta margotzea, Bakaikuko frontoian.
18:00etan Pankarta morea. 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Ekintza mistoa. Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean.
19:00etan Florecica, Josefina Lamberto dokumentala eta solasaldia Virginia Senosiain eta Juan Luis Napal egileekin. Gaztelaniaz, azpitituluak euskaraz. Aforo mugatua. Sarrera 4 euro, ordu erdi lehenago kultur etxean, 948 600 412 edo 660 419 610 (Whatsappa badu) edo kulturetxea@irurtzun.eus. Irurtzungo kultur etxea. Irurtzungo Kultur Kontseilua.
Martxoak 8, astelehena
12:00etan Kontzentrazioa, Etxarri Aranazko plazan.
17:00etan Herriko emakumeen arteko kafe-tertulia. Uharte Arakilgo udaletxean.
18:00etan Berendua. 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Ekintza mistoa. Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean.
18:30ean Gaztetxeak feminismotik eraiki, feminismoari gaztetxeetatik ekin! kontzentrazioa, Etxarri Aranazko plazan. Etxarri Aranazko Gazte Asanblada.
19:00etan Feminismotik dena aldatu, sistema arrakalatu kontzentrazioa. Irurtzungo plazan. Irurtzungo emakume taldea.
19:00etan Dena aldatu, sistema arrakalatu kontzentrazioa, Uharte Arakilen.
19:00etan Emakume langileok antolatu eta borrokatu lelodun manifestazioa. Lakuntzako plazatik. Lakuntzako Gazte Asanblada.
19:00etan Kontzentrazioa, Bakaikuko erdiko iturrian.
19:00etan Dena aldatu sistema arrakalatu kontzentrazioa, Olatzagutiko Intsumisio plazan. Olaztiko Gazte Asanblada.
19:30ean Kontzentrazioa, Lizarragabengoan.
20:00etan Dena aldatu, sistema arrakalatu lelodun eskualde manifestazioa. Altsasuko Foru plazatik. Sakanako mugimendu feminista.
Martxoak 10, 12, 15 eta 17
18:00etan Gorputz Grafiak erakusketara bisita gidatuak eginen dira. Aurretik txanda eskatu behar da. Arbizuko udaletxea. Mank*.
Martxoak 11, osteguna
19:00etan Ekonomia feminista, ekonomia irauli, bizitza erdigunera. Hitzaldi solasaldia. Hizlaria: Jone Etxeberria. Iratzar fundazioa.
Martxoak 12, ostirala
18:00etan Martxoak 8; zergatik ospatu? 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerraren bigarren zatia. Ekintza mistoa. Equalak zuzenduta. Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean.
Martxoak 13, larunbata
18:00etan Mahai jolas feministak. 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Ekintza mistoa. Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean.
19:00etan Estoy rara ikuskizuna. Las Raras. Olatzagutiko kultur etxean. 6 euro aurretik, 8 leihatilan. Olatzagutiko Udala.
Umore beltzez betetako ikuskizun komikoa da. Bizi garen munduaren parodia, ahaldundu baino kexatu nahiago duen gizartea irudikatzen duen ispilua. Estoy Rara fenomeno birala da sareetan.
Martxoak 14, igandea
10:00etan Martxa morea, Batueko eta Belengo iturrietatik. Olatzagutiko elizatik abiatuta.
4,5 km-ko zirkulu ibilbidea, 150 metroko desnibela, zailtasun txikikoa, 3 orduko iraupenekoa. 12 urtetik gorakoendako. More koloreko zerbait jantzita eramatea eskatu dute. Beharrezkoak dira: arropa egokia eta zola ona duten oinetakoak; zira, haizetik babesteko modukoa eta ura eta hamaiketakoa eramatea. Prezioa 15 euro, 10 12-25 urte eta 65 urtetik gorakoek. Izena ematea martxoaren 10era arte zabalik, horretarako: 948 4646 866 eta 648 070 710 telefonoak edo kirolak@sakana-mank.eus edo anitzartean@sakana-mank.eus e-posten bidez. Ibilaldia euskaraz izanen da, norbaitek ez badu ulertzen, erdaraz emanen zaizkio azalpenak. Sakanako Mankomunitateko Zirol Zerbitzuak eta Anitzartean, kulturartekotasun zerbitzuak, antolatuta.
Martxoak 15, astelehena
19:00etan Tiempo y sostenibilidad de las vidas: una reflexión entorno al cuidado, el empleo y la participación sociopolítica hitzaldia. Hizlaria: Marina Sagastizabal, La triple presencia liburuaren egilea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Gonbidapenak udaletxean eta www.olazti.eus. Olatzagutiko Udala.
Martxoak 16, asteartea
17:30ean Izaskun Mujika ipuin kontalaria, 4 urtetik gorakoendako. Iturmendiko udaletxean. Mank*.
Martxoak 17, asteazkena
18:00etan Uhartetik Gorputz_Grafiak Memoria feministaren marruak erakusketa ikustera joateko hitzordua.
19:00etan Karmele Jaio idazlearekin Aitaren etxea liburuaz literatur solasaldia. Toki mugatua, izena emateko 616 017 997 (Whatsapp). Irakurle taldea (Pikuxar / Aizpea).
Martxoak 18, osteguna
18:30etik 20:30era Ekofeminismoa aztergai, on-line. Parte hartzaileak: Maria Sanchez (Tierra de mujeres. Una mirada íntima y familiar al mundo rural) eta Elena Rincon eta Edurne Pujana (Donostiako emakumeen etxeko Ekofeminismo batzordeko kideak). Mank*.
Martxoak 21, igandea
09:30ean VIII. Lilasterketa, oinezko martxa Ziorditik Irurtzunera (Irañeta-Etxarren bizikletaz). Bakoitzak bakarrik bere herriko zatia egitea gomendatzen da. Mank eta Altsasuko Udala*.
Martxoaren 22tik 25era
16:30etik 20:30era Palestinako emakume errefuxiatuak erakusketa Olatzagutiko liburutegian. UNRWAren erakusketa. Mank eta Olatzagutiko Udala.
Martxoaren 26etik 30era
14:30etik 20:00etara Palestinako emakume errefuxiatuak erakusketa Irurtzungo liburutegian. UNRWAren erakusketa. Mank eta Irurtzungo Udala.
Martxoak 27 eta 28, larunbata eta igandea.
Berdintasun aldeko Escape Room edo ihes gela. 6 txanda, goizez eta arratsaldez, eta txanda bakoitzeko sei lagun. 12 urtetik gorakoendako. Izena ematea martxoaren 15etik aurrera Zabaleta harategian (948 500 155) eta izen emateko 6 euro ordaindu behar dira. Irurtzungo emakume taldea.
*Mank-ek antolatutako jarduera guztietan parte hartzeko aurretik izena eman behar da: 948 564 823 edo 628 328 593 telefonoetara hots eginez edo berdintasuna@sakana-mank.eus e-posta helbidera idatziz.