Koronabirusa Sakanan

Otsailean 148 koronabirus kasu izan ziren

Guaixe 2021ko mar. 8a, 14:32

Altsasuko osasun etxeko sarreran bi zirkitu bereizten dira: analitikak eta PCR.

Ilbeltzean baino %30,97 gaixo gehiago izan ziren. Otsaila bukaera arte 1.430 sakandar gaixotu dira, ibarreko populazioaren %7,06.

Osasunbideak jasoa duenez, Sakanan COVID-19 gaitzarekin aurreneko gaixoak martxoaren 9an atzeman zituzten. Beraz, asteartean urte bat eginen du. Kasu bana izan zen Etxarri Aranatzen eta Altsasun. Ordurako koronabirusa gure artean zegoen. Ordutik eta otsailaren 28ra arte Sakanan Osasunbideak 1.430 kasu zenbatu ditu. Horietako azken 261ak aurten, 113 ilbeltzean eta 148 otsailean. Ibarrak dituen 29 herrietatik bakarrik Arakilgo hiru dira gaitza izan ez dutenak: Aizkorbe, Urritzola eta Errotz. 

Herrietako biztanleria eta izandako gaixo kopuruak gurutzatuz, otsailera arte pandemiak gogorren jo duen herria Urdiain izaten jarraitzen du, bere populazioaren %13,31k gaitza pasa baitu. Urdiainek atzetik ditu Irurtzun (%9,3), Iturmendi (%9), Ziordia (%8,57), Etxarri Aranatz (%7,61), Arbizu (%7,3) eta Altsasu (%7,11). Sei herrik %4 eta 6,5 arteko kutsatze tasa dute: Arakil (%6,13), Arruazu, (%5,66), Irañeta (%5,33), Olatzagutia (%5,17), Uharte Arakil (%4,56) eta Lakuntza (%4,31). Azkenik, Ergoiena (%3,24) eta Bakaiku (%2,78) dira koronabirus gaixo gutxien izan dituztenak. 

Sakanako COVID-19 kasuak 2021ko hilabeteka
Udalerria Herria 2021-01 2021-02 2020an Guztira
Irurtzun   17 9 183 209
Arakil   3 14 42 59
  Aizkorbe 0 0 0 0
  Urritzola 0 0 0 0
  Errotz 0 0 0 0
  Izurdiaga 1 2 4 7
  Etxeberri 0 0 6 6
  Egiarreta 0 0 6 6
  Etxarren 1 2 5 8
  Ekai 0 0 2 2
  Zuhatzu 0 4 2 6
  Satrustegi 0 1 1 2
  Hiriberri Arakil 1 0 7 8
  Ihabar 0 5 9 14
Irañeta   0 0 9 9
Uharte Arakil   1 2 33 36
Arruazu   0 1 5 6
Lakuntza   5 3 47 55
Arbizu   5 9 67 81
Ergoiena   0 1 11 12
  Unanu 0 0 1 1
  Dorrao 0 0 3 3
  Lizarraga 0 1 7 8
Etxarri Aranatz   19 14 157 190
  Etxarri Aranatz 19 14 155 188
  Lizarragabengoa 0 0 3 3
Bakaiku   0 4 6 10
Iturmendi   20 0 17 37
Urdiain   5 17 66 88
Altsasu   29 50 452 531
Olatzagutia   6 14 57 77
Ziordia   3 10 17 30
Guztira:   113 148 1.169 1.430