Arte eszenikoen zirkuitua martxan jarri da

Guaixe 2021ko mar. 5a, 10:01
Nafarroako Antzoki Sareko Zirkuituaren aurkezpena. NAF. GOB.

Nafarroakko Antzoki Sarearen zirkuituaren laugarren edizioak hamasei konpainiaren 54 emanaldi programatuko ditu Nafarroako 29 herritan, tartean Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Altsasu. Programan Sakanako artistek parte hartuko dute ere

Kalitate gorenekoak diren eta lengoaia berritzaileak dituzten konpainia profesionalen lanak, gai sozialen aldeko apustua egiten duten lanak eta egunerokotasunarekin bat egiten duten lanak zabaltzea da Nafarroako Antzoki Sarearen zirkuituaren helburua. Aurten laugarren edizioa izanen da. Programa bi bloketa banatzen da: udaberrikoa otsaila eta maiatza bitartean izanen dena eta udazkeneakoa irailean eta urrian. Programatutako 54 emanaldietatik 40 Nafarroako konpainia eta artistenak izanen dira. Proiektu honek Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuaren 100.000 euroko laguntza jasotzen du. 

Nafar proposamenen artean, sakandar artisten lanak daude: Ihabarren bizi den Jon Barbarinen Amico Teatro konpainiaren Tránsitos lana dago; gaur, martxoak 5, ostirala, Lizarran izanen dena. Bestetik, Itsaso Arenzanaren Viejos Mundos Nuevos antzezlanaren emanaldiak izanen dira ere. Laida Aldazek Kirolak lana aurkeztuko du Helena Lizari dantzariarekin batera. Zirkuituko lanak Irurtzungo eta Etxarri Aranazko kultur etxeetan eta Altsasuko Iortia kultur gunera iritsiko dira ere. 

Antzoki Sareak ikusleen eskaerei erantzun nahi die eta emanaldiekin batera bestelako jarduera batzuk antolatuko dira. Esaterako, emanaldi gehienetan emanaldia amaituta publikoarekin topaketak eginen dira, eta konpainiek bere sorkuntza prozesuei buruz hitz egin ahal izanen dute. 

Zirkuitua Sakanan

Martxoak 27

  • Iortia kultur gunea
    • El viento es salvaje Las niñas de Cadiz

Apirilak 11

  • Irurtzungo kultur etxea
    • Viejos mundos nuevos, Ados Teatroa

Apirilak 17

  • Etxarri Aranazko kultur etxea
    • Kirolak, Helena Lizari eta Laida Aldaz
  • Iortia kultur gunea
    • Tránsitos, Amico Teatro eta Acrónica Producciones

Apirilak 25, Irurtzungo kultur etxea
Urriak 23, Etxarri Aranazko kultur etxea

    • Ilargiaren atzean, Malaspulgas