Txirrindularitza

Burundako Hugo Aznar zortzigarrena Egian

Guaixe 2021ko mar. 11a, 10:00

Hugo Aznar helmugara heltzen. Argazkia: Euskadiko Txirrindularitza Federazioa.

LVIII. Egia Zumy Sarian lehiatu ziren junior mailako txirrindulari sakandarrak

Igandean junior mailako LVIII. Egia Zumy Saria jokatu zen, 76 kilometroko lasterketa. Lasterketa mugitua izan zen, erasoz betetakoa. Azkenean, Bellota-Goierri taldeko Nicolas Alustiza iritsi zen bakar bakarrik helmugara (2:03:55). Burundako Quesos Albeniz taldeko Hugo Aznar 8. postuan sartu zen (2:05:38). 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Jon Erdozia (Sakana Group-Aralar) 17. postuan sartu zen, bere taldekide Unai Garro 22. postuan eta Sergio Lopez (Quesos Albeniz) 27. tokian.