Irujo kontseilariak Dinabide ezagutu zuen

Guaixe 2021ko mar. 16a, 12:59
Mikel Irujo kontseilaria Dinabiden Sakanako Garapen Agentziako Aintzane Iriberri, Iker Manterola eta Irurtzungo alkate Aitor Larrazarekin. Argazkia: SGA.

Nafarroako Gobernuko kontseilaria sustatzaileekin bildu eta azpiegiturak ezagutu zituen.

Udal eta ekonomia arloko ordezkariekin bilera egitera zetorrela baliatuta, Mikel Irujo Amezaga Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilariak eta haren kabinete buru Amaia Arrizabala Idiakezek Irurtzunen geldialdia egin zuten joan den asteartean. Sakanako Garapen Agentziako Aintzane Iriberri Berrostegieta, Iker Manterola Matxain eta Irurtzungo alkate Aitor Larraza Carreraren eskutik Dinabide proiektua zer den ezagutu zuen. Hirurek Dinabideko lantegi eta lankidetza espaziotik  enpresak sortu, finkatu eta hazteko garatzen dituzten proiektuak erakutsi zizkieten. Bide batez, Sakanako eraldaketa digitalerako gunearen azpiegiturak erakutsi zizkioten.