Duatloia

Mikel Astizen bigarrena

Guaixe 2021eko martxoaren 17a

Mikel Astiz Altsasuko Duatloi Krosean.

Ihabarko Duatletak Basaburuako Duatloia irabazi zuen martxoaren 6an

Altsasuko Duatloi Krosa irabazi eta gero, denboraldiko bigarren garaipena lortu du Mikel Astiz Erro ihabardarrak (Donibane-Onhaus). Larunbatean jokatutako Basaburuako Krosa irabazi zuen Astizek (1:12:03), Joseba Del Barriori (Tri Ur Gazia) 24 segundo aterata. Sakana Triatloi Taldeko Sergio Garcia Eulate 28. sailkatu zen (1:19:09), Ivan Sobredo 51. (1:22:58) eta Mikel Lakuntza 73. (1:26:25). Emakumezkoetan Donibane -Onhaus taldeko Maialen Elia gailendu zen (1:29:13) eta Sakana Triatloi Taldeko Silvia Perez 12. sailkatu zen (1:47:11).