Handik frontoira sartu eta harreran nork bere datuak eman behar ditu. Hori eginda, Osasunbideak prestatutako hiru txertaketa guneetako batera pasako dira, han txertoa jartzeko. Ondoren, frontis aldean hainbat aulki daude prest eta han ordu erdi itxaron beharko dute txertoa jaso duten guztiek, kontrako eraginik eragiten dien jakiteko da itxaronaldi hori. Bitartean, osasun arloko langileak txertoak etengabe prestatzen ari dira, txertaketan geldialdirik ez izateko.